XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOKO ETA JOLASAK.

Jolaserako leku aproposa da mendia.

Hori bai, Natura hondatu gabe. Tankera honetako joko eta jolas ugari egin dezakezue mendian. Elurra balitz, berriz, zer esanik ez.

Jolasak adierazten duena!.

Behar dugu....

Taldeka banaturik eta zuzendari bat izendatu ondoren, honek mendiko gauzen zerrenda bat emango dio talde bakoitzari; ahal den arinen berengana eta ekar dezan: kolore honetako lore bat, neurri hartako abarra, moeta horietako harri edo intsektu....

Puntuztapen bat eman iezaiozue lehen, bigarren... taldeari, eta falta den gauza bakoitzean puntu bat ken.

Ea gauza ezagun baina orijinalak agintzen dituzuen! Lehenago lekuaren posibilitateak aztertu beharko dituzue.

OIHANEKOA.

Ingurua eginez, zelaian eser zaitezte.

Haur bakoitzak, mendiko nahi duen gauza baten izena hartzen du: landare, arbola, zuhaitz, lore, fruitu, piztia, txori eta beste edozerena.

Ondoren, elkarri galdera hauk egizkiozue: 1) Asko hazten zara ala guti?.

2) Lorerik ba duzu ala ez?.

3) Zer koloretakoa zara?.

4) Jatekoa al zara?.

5) Hostorik ba duzu ala ez?.

Bost galderei erantzun egokia ematen diena, txapeldun.

Puntu Kardinalak.

Arbolaz inguraturiko zelai batetan Zortzi erropuntuetan dauden zuhaitzetara joan behar duzue, garaia datorrenean.

Jokalariak zelai erdian jarri.

Zuzendariak erropuntu bat aipatu bezain laster, izendaturiko puntu hartarantz abiatu behar duzue azkar jokalariok.

Zuzenbidean hutsegiten duena, jokotik at gelditzen da.

Burugabea beti lehen lerroan guziek ikus dezaten Buruduna beti azkenean, guziak ikus ditzan. Esaera zahar honek merezi du aztertzea: bere esannahia, aditza etabar.